Gizartea -

Gertakaria

Espetxean sartu dute ustez biloba hil zuen emakume errenteriarra

Martuteneko kartzelan sartu dute, guardiako epailearen aurrean deklaratu ostean, biloba itota hiltzea egotzita. Udalak laguntza eskaini dio biktimaren familiari.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Errenterian ustez biloba itota hil zuen emakumea Martuteneko espetxean sartu dute, Donostiako epaitegi batean deklaratu ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten emakumea atzo arratsaldeko bostak aldera, eta gauerdia baino lehentxeago, deklarazioa amaitu berritan, espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak.

Dirudienez, emakumeak 10 urteko biloba larri zauritu zuen, itota, eta Ertzaintzari eman zion abisua. Bertaratu ziren osasun zerbitzuetako langileak haurra suspertzen saiatu ziren, baina oso larri eraman zuten Donostia Ospitalera, eta bertan hil zen hurrengo egunean.

Deia jaso ondoren, Ertzaintzak umetxoaren amona atxilotu zuen, hilketa saiakera egotzita.

Udalak laguntza eskaini du

Udalak zerbitzu sozialen laguntza eskaini dio hildako haurraren familiari, eta ?dolua? helarazi die Beraun auzoan hildako haurraren familiari eta lagunei. Halaber, harremanetan jarri da sendiarekin, "gertutasuna" erakusteaz gain, behar duen laguntza guztia emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errenteria argazkiak