Gizartea -
Euskara
Hizkuntza eskubideak bermatzeko lantalde bat sortu du Iruñeak
Lantaldea bi hilerik behin bilduko da. Kolektibo ezberdinak eta Udala euskara normalizatzeko egiten ari diren lana bateratzeko helburua du lantaldeak.
Agentziak | Erredakzioa
Hirian euskara normalizatzeko lanean ari diren kolektiboekin lantalde bat osatu du Iruñeko Udalak. Herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko proposamenak egin eta neurriak hartuko ditu lantaldeak.
Maider Beloki Euskara zinegotzia eta Patricia Perales Ekonomia Lokaleko zinegotzia Euskalgintzako ordezkariekin astelehenean bildu ziren lantaldea sortzeko, Udalak gaur jakitera eman duenez.
Lantaldea Udaleko talde guztientzako eta euskara normalizatzeko lanean ari diren kolektibo eta entitate guztientzako zabalik dago.
Kolektibo ezberdinak eta Udala euskara normalizatzeko egiten ari diren lana bateratzeko helburua du lantaldeak. Lantaldea bi hilerik behin bilduko da eta proposamenak Udaleko batzordeen esku utziko dituzte.
Euskara normalizatzeko lanean ari diren eragileak biltzen ditu Euskalgintzak. IKAk, AEKk, Ikastolen Federakundeak, Kontseiluak, Administrazioan Euskaraz Taldeak, Euskalherrian Euskarazek eta Sortzenek osatzen dute.