Gizartea -
Gertakaria
Ibarrak bi eguneko dolua ezarri du 8 urteko haurraren heriotzagatik
Alkateak Euskadi Irratian azaldu duenez, ezbeharra Izaskun auzora bidean dagoen frontoi irekian gertatu zen.
agentziak | erredakzioa
Ibarrako Udalak bi eguneko dolua ezarri du herrian atzo arratsaldean frontoi baten goialdetik erorita hil zen 8 urteko haurraren omenez.
Alkatetzako iturriek jakitera eman dutenez, Udalak ez du ezbeharraren inguruko adierazpenik egingo, eta adingabearen familiari elkartasuna adierazi besterik ez du egin. Izan ere, Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da, eta "gertatutakoaren lekuko adingabeak" daude tartean. Ibarrako eskolan ikasten zuen baina Belauntzan bizi zen haurraren hileta-oharrak kaleratuko ditu egunkarietan Udalak.
Atzo arratsaldean izan zen gertakaria, 18:45 aldera. Haurra frontoiaren goialdeko sareko zulo batetik sartu eta erori egin zen, ikerketako iturrien arabera.
Anbulantzia bat bertaratu zen, eta Donostia Ospitalera eraman zuen haurra, konortea galduta, baina bizirik. Bertan hil zen.