Gizartea -

Errehabilitazio Plana

Bilboko Alde Zaharrean taberna berririk ezingo da zabaldu, urtebetean

Udal Gobernuak hartu du erabakia. Azken zazpi urteotan % 15,2 hazi da jatetxe eta taberna kopurua Alde Zaharrean.

Bilboko Alde Zaharra. Argazkia: Jesus Carbajo.
Bilboko Alde Zaharra. Argazkia: Jesus Carbajo.
Bilboko Alde Zaharra. Argazkia: Jesus Carbajo.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Alde Zaharrean urtebetean ezingo da tabernarik edo jatetxerik zabaldu, Udal Gobernuak hala erabakita. Azken urteotan nabarmen egin du gora taberna kopuruak, eta mota horretako lokalen "pilaketa" ekiditea nahi dute udal arduradunek. Hala, ez dute urtebetean lizentziarik emango.

Saltoki txikien kopuruak behera eta ostalaritza lokalek gora egin dutela eta, bi gune horien arteko oreka bilatu nahi du Bilboko Udalak.

Bilboko Alde Zaharraren Errehabilitazio Plana prestatzen ari da Udala, eta oraingoz, urtebetean ezingo da taberna berririk ireki.

Asier Abaunza Hiri Plangintzarako zinegotziak jakitera eman duenez, azken zazpi urteotan % 15,2 hazi da jatetxe eta taberna kopurua Alde Zaharrean. Saltoki txikien kopurua, berriz, % 11,3 jaitsi da.

2008 eta 2015 urte artean 36 jatetxe edo taberna berri zabaldu eta 79 denda itxi ziren Alde Zaharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Zazpikaleak Bilbo Tabernak