Gizartea -

Gipuzkoa

Hiru enpresari atxilotu dituzte adingabeak lanean jartzeagatik

Adingabeak eta paperik gabeko atzerritarrak jartzen zituzten lanean, kontraturik gabe, hainbat baserritan piperrak jasotzen. Ez dute baztertu atxiloketa gehiago egitea.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak hiru enpresari atxilotu ditu Gipuzkoan, langileen eskubideen kontrako delituak leporatuta, egoera irregularrean zeuden atzerritarrak eta adingabeak jarri zituztelako piper bilketan lanean.

Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez, irailaren 2an Aginagan, Usurbilen, Urnietan eta Hernanin egindako lan ikuskaritzaren ondorioz egin dituzte atxiloketak.

Aipatu iturrien arabera, bi adingabe zeuden lanean, gurasoen ardurarik gabe, eta egoera irregularrean eta kontraturik gabe zeuden atzerritar batzuk ere atzeman zituzten ikuskaritzan.

Ikerketak aurrera jarraitzen du, eta ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Lana berriak Delituak Usurbil bideoak Umeak albisteak gaur Euskal enpresak azken ordukoa