Gizartea -

Epaia

10 urteko kartzelaldia, Fustiñanako hilketaren egile nagusiarentzat

Halaber, beste lau laguni 7, 2 urte eta erdi eta 2 urteko kartzela zigorrak ezarri dizkiete. Gaur hastekoa zen epaiketa, baina hasi aurretik akordioa itxi dute bi aldeek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fustiñanako bizilagun bat hiltzeagatik auziperatutako bost lagunetako bati 10 urteko kartzela zigorra ezarri dio Nafarroako Probintzia Auzitegiko Bigarren Sekzioak, homizidio delitua leporatuta.

2012ko irailean gertatutako hilketa epaitu dute. Jesus Perez Iñiguez biktimari eskuak eta hankak lotu eta 82 kolpe eman zizkioten, heriotza eragin arte.

Gaur hastekoa zen epaiketa, baina aurretik akordioa lortu dute bi aldeek.

Francisco Javier P.R. Jesus Perez Iñiguezen hilketaren egile nagusiari ezarritako zigorraz gain, epaileak 7 urteko kartzela zigorra ezarri dio haren emazteari homizidioaren konplize izateagatik, 2 urteko kartzela zigorra beste bi laguni hilketa estaltzeagatik eta 2 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra bosgarren lagun bati hilketa estaltzeagatik.

Bestalde, Francisco Javier P.R.-k eta haren emazteak 120.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete hildakoaren amari eta arrebari.

Epaia irmoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gaurko azken ordukoa