Gizartea -

2015eko lehen hiruhilekoa

Ama, 40 urtetik gora: hazten doan joera

Eustaten arabera, 40 urte beteak dituzten eta ama izaten diren emakumeen kopurua (% 8,6) 25 urte beherakoena (% 5,5) baino handiagoa da jada.

Amatasuna
Amatasuna
Amatasuna

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gero eta zaharrago izaten gara ama. 40 urteak beteak dituzten amen kopurua % 8,6 da jada, eta 25 urte beherakoen kopurua gainditu du (% 5,5). Eustat Euskal Estatistika Institutuak 2015eko lehen hiruhilekoan izandako jaiotzen inguruko datuak eman ditu gaur.

Horien arabera, 30-34 urte bitarteko emakumeak dira ugarienak: adin tarte honetan izaten dira-eta erditze gehienak: % 38, 1. Segidan, 35-39 urte bitartean dituztenak daude (% 34,7), eta ondoren, 25-29 urtekoak (% 13,1).

Dena dela, gorantz doa ama 40 urtetik aurrera izateko hautua egiten duten emakumeak: % 8,6 dira jada, iazko epe berean baino sei hamarren gehiago.

Jaiotze kopuruari dagokionez, beherantz doaz. 2015eko lehen hiruhilekoan 4.590 haurtxo jaio ziren EAEn, iazko epe berean baino % 3,4 gutxiago.

Lurraldeka, Araban eta Bizkaian egin du behera jaiotze-tasak. Araban % 5,2 egin du behera; Bizkaian, % 5,1. Gipuzkoan, berriz, apur bat egin du gora jaiotza kopuruak: % 0,2. Zehatz jarrita, Araban 761 haurtxo jaio ziren, Bizkaian, 2.247, eta Gipuzkoan, 1.582.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Umeak Amak albisteak Eustat