Gizartea -
Sutea etxebizitza batean
Lau pertsona intoxikatu dira Barakaldon, kea arnastuta
Zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Antza denez, etxebizitza bateko sukaldean piztu da sua.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lau pertsona intoxikatu dira larunbat honetan kea arnastuta Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Zaurituak -bi bizilagun eta bi suhiltzaile- Gurutzetako ospitalean artatu behar izan dituzte.
Sutea goizeko hamaikak aldera gertatu da Barakaldoko La Paz kaleko etxebizitza batean eta, prebentzio gisa bizilagunak etxetik atera badituzte ere, 12:30erako etxera itzuli ahal izan dira.
Antza denez, sua hirugarren solairuko etxebizitza bateko sukaldean piztu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea