Gizartea -
Hilketa
Espetxeratu egin dute Zornotzako hilketa dela-eta atxilotutako gizona
37 urteko gizona ostegunean atxilotu zuten, 61 urteko beste gizon bat hiltzea egotzita.
Agentziak | Erredakzioa
Epaileak espetxeratu egin du Zornotzako hilketa egotzita joan den ostegunean atxilotutako 37 urteko gizona. 61 urteko beste gizon bat hiltzea leporatzen diote. Hain zuzen ere, larunbat honetan eraman dute atxilotua epailearen aurrera deklaratzera, eta epaileak kartzelaratzea erabaki du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Hilketa ostegunean izan zen, 18:30ean, Zornotzako Zubizabala kaleko ortu inguru batean. Hainbat lekukok Ertzaintzari jakinarazi ziotenez, gizon batek ihes egin zuen, beste bati eraso egin ostean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu egin ziren, baina 61 urteko biktimak hainbat zauritu zituen, eta hil egin zen. Handik ordu gutxira Bilbon atxilotu zuten susmagarria, 37 urteko gizona, hilketa egotzita.