Gizartea -

Nafarroa

Ekitaldi antifrankista bat debekatu izana salatu du Ahaztuak elkarteak

Txikiren, Otaegiren eta beste hainbat militante antifrankistaren aldeko omenaldia debekatu du Carmen Albak.

Txikiren eta Otaegiren aldeko omenaldi bat. EiTB
Txikiren eta Otaegiren aldeko omenaldi bat. EiTB
Txikiren eta Otaegiren aldeko omenaldi bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ahaztuak elkarteak salatu du Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak frankismoaren aurkako ekitaldi bat debekatu izana. Hain zuzen, Angel Otaegi, Juan Paredes 'Txiki', Jose Humberto Baena, Ramon Garcia Sanz eta Jose Luis Sanchez Bravo "militante antifrankista" fusilatuen aldeko omenaldia debekatu du Albak.

"Gaur 40 urte, mundu osoa mobilizatu zen exekuzio horiek gauzatzea galarazteko. Jean Paul Sartrek, Andre Malrauxek eta beste hainbat intelektualek, Europako Batzorde Ekonomikoaren herrialdeek eta Paulo VI.a aita santuak heriotza zigorra baliogabetzea eskatu zuten", adierazi du Ahaztuakek.

"Hala ere, frankismoak bere azken krimenak egin eta 40 urtera, Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak debekatu egin du igande honetarako [Iruñean] deitutako manifestazioa”, deitoratu dute elkartetik.

Helburua "ETA eta FRAP talde terroristetako kideak omentzea" dela argudiatuta debekatu du ekitaldia.

Ahaztuak elkartearen esanetan, baina, "ulertezina" da Albak ahaztu izana frankismoa "zilegia ez zen Erregimen bat" zela, eta "ehunka mila heriotza eragin zituen estatu kolpe baten ondorioz jaio zela".

Hori dela eta, "1975ean zeuden terrorista bakarrak Franco jenerala eta horren Gobernuko kideak" zirela adierazi dute. "Frankismoaren aurkako militanteak terroristatzat jotzea iraina da Memoria Historikoarentzat”, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Frankismoa Eguneko albisteak