Gizartea -
Auto-harrapaketa
Gazte bat oso larri, Iruñean auto batek harrapatu eta gero
Iruñeko Udaltzaingoak atxilotu egin du istripua eragin eta ihes egin duen gidaria.
Agentziak | Erredakzioa
20 urteko gazte bat "oso larri" dago, Iruñeko San Juan auzoko Belateko Monasterioaren kalean auto batek harrapatu eta gero. Istripua eragin ondoren, gidariak ihes egin du, baina dagoeneko atxilotu dute.
Ekuadorreko herritartasuna duen gazteak zauri ugari egin ditu, eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute, anbulantzia medikalizatu batean.
Gertaera goizaldean gertatu da, 04:00ak inguruan, baina oraindik ez dakite nola gertatu den.
Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra izan eta ordu batzuetara atxilotu dute istripua eragin eta ihes egin duen gidaria.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea