Gizartea -

Epaia

Etxegabetze bat gelditzea agindu du epaile batek, Errenterian

Kaltetuek Santander Bankuarekin sinatu zuten hipotekaren baldintzetako bat "gehiegizkoa" dela ebatzi du epaileak.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako epaitegi batek artxibatu egin du Errenteriako familia bat etxegabetzeko agindua, Santander Bankuarekin sinatuta zuten hipotekaren baldintzetako bat “neurrigabekoa” zela ondorioztatu eta gero.

Epaiaren arabera, gertakariak 2007ko abuztuaren 10ean hasi ziren. Bi kaltetuek 20 urteko epean itzuli beharreko 344.000 euroko mailegu bat eskatu zioten Santander Bankuari, lursail bat erosteko.

2015eko martxoan, baina, banketxeak hipoteka exekutatzea erabaki zuen, etxearen jabeek ez zituztelako kuotak ordaintzen. Kaltetuek argudiatu zuten hipotekaren zenbait baldintza “gehiegizkoak” zirela.

Orain, epaile batek aintzat hartu ditu jabeen eskakizunetako batzuk, eta hipotekaren “aurretiazko epemugari” aipu egiten dion baldintza “neurrigabea” eta, ondorioz, “baliogabea” dela ebatzi du.

Epaia ez da irmoa, eta, beraz, Santander Bankuak 20 egun izango ditu Gipuzkoako Auzitegian helegitea jartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Etxegabetzeak gaur Eguneko albisteak