Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Getxon bikotekideari eraso egitea egotzita

Kalean egin omen zion eraso, igande goizaldean, Areetako jaietan, eta herritarren laguntzari esker atxilotu zuen Ertzaintzak.

Eriz Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak igande goizaldean, 01:30 aldera, Mesedetako jaietan, Areeta auzoan, genero-indarkeriaren delitu bat egotzita, Getxoko Udalak agiri baten bidez jakitera eman duenez.

Gizonak ustez bere bikotekideari eraso zion kalean, eta herritarren laguntzari esker atxilotu zuten. Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko.

Getxoko Udalak ustezko erasoa gaitzetsi du, eta, aldi berean, tratu txar fisiko edo psikikoak jasaten dituzten emakumeak Gizarte Zerbitzuetara (94 466 0151) jotzeko animatu ditu, “egoeratik ateratzeko laguntza emango baitiete”.

Laguntza behar izanez gero, Udaltzaingoa (94 466 0202) edo Ertzaintza (94 406 3420) ohartarazi, edo Eusko Jaurlaritzak tratu txarren biktimak artatzeko duen telefono zenbakira (900 840 111) eta SOS DEIAK zerbitzura (112) deitu daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Getxo albisteak Bizkaia Gaurko azken orduko albistea