Gizartea -

Asunta Basterraren hilketa

Kasualitatea edo ironia hutsa

Ainhoa Furundarena ETBko albistegietako kazetaria Galizian da, Asunta Basterra neskatoaren hilketaren epaiketa jarraitzen.

Furundarena Galizian da, Basterraren hilketaren epaiketa jarraitzen. Argazkia: EiTB
Furundarena Galizian da, Basterraren hilketaren epaiketa jarraitzen. Argazkia: EiTB
Furundarena Galizian da, Basterraren hilketaren epaiketa jarraitzen. Argazkia: EiTB

Ainhoa Furundarena | ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kasualitatea edo ironia hutsa. Auskalo. Gaur Asunta Basterrak 15 urte bete beharko zituen. Eta gaur, bere gurasoak akusatuen eserlekuan daude, bere alabaren biziarekin amaitu zuten ala ez jakiteko epaiketan.

Eta a ze nolako epaiketa. Oso mediatikoa. Ehun komunikabide inguru gaude akreditatuta. Santiagoko epaitegiak ez du inoiz horrelakorik ikusi. Horren adibide, hauexe: ezkontza aretoan ari dira epaiketa egiten, lekuarengatik. Eta prentsarako beste areto berezi bat prestatu behar izan dute. Halare, hainbat kazetari lurrean eserita ikusi ditut gaur.

Akusatuak ikusteko gogoa, morboa eta ikusmina denon artean bata bestearen atzean egon dira eserita, bakoitza bere abokatuarekin. Rosario Porto, burumakur, lotsatuta bezala. Alfonso Basterra, tente, adi eta seguru. Jarrera zeharo ezberdinak.

Gaur behin eta berriro entzun dugu ustez zer egin zuten eta ze frogak dauden. Baina Asunta hil baldin bazuten, zergatik egin zuten? Ez zuten alaba euren artean nahi? Litekeena da hori guztia laister argitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Galizia azken ordukoa Umeak albisteak gaur Erailketak albisteak