Gizartea -

Barraka batetik erori zen

Urretxun zauritu zen 4 urteko neskatoa aurki aterako da ospitaletik

Neskatila atrakzio batetik erori zen hilaren 21ean, eta larri zauritu zen. Dena dela, hobera egiten ari da.

Neskatoa erori zen barraka. EiTB
Neskatoa erori zen barraka. EiTB
Neskatoa erori zen barraka. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urretxu barraka batetik erorita larri zauritu zen 4 urteko neskatoa Donostia Ospitalean dago oraindik, baina hobera egin du, eta aurki emango diote senda-agiria, osasun zentro horretatik azaldu dutenez.

Istripua hilaren 21ean jazo zen, 17:00etan. Ordu horretan, neskatoa erori egin zen barraka batetik, eta larri zauritu zen. Hori dela eta, Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten.

Handik lau egunera, gela batean eraman zuten, eta hobera egiten ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Urretxu Umeak albisteak