Gizartea -

Trafikoa

Mendabiako (Nafarroa) gazte bat hil da, motorrarekin istripua izanda

30 urteko gizonezkoa larri zauritu zen Eskuernagan (Araba) bidetik atera ostean. Ostegun goizaldean zendu da, ospitalean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko Mendabiako (Nafarroa) bizilagun bat hil da ostegun goizaldean, Araban motor istripu batean larri zauritu ostean.

Ezbeharra asteazken arratsaldean jazo zen A-3214 errepidean, Eltziego Eskuernaga herriarekin lotzen duen errepidean, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, motorra bidetik atera eta motor gidaria larri zauritu zen.

Gaztea Santiago Ospitalera eraman zuten, eta han hil da ostegun goizaldean.

Gaztearen heriotzak kolpe handia eragin du Nafarroako herri txiki horretan, familia oso ezaguna baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Nafarroa Araba