Gizartea -

Araba

Gizon bat epaituko dute Gasteizen, 6.500 euroko iruzurra egiteagatik

Arabako Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzela eskaria egin du. Antza denez, Gasteizko joko areto bateko erruleta bat manipulatu eta 6.500 euro irabazi zituen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzela eskaera egin du, ustez, Gasteizko joko areto bateko erruleta manipulatu eta 6.500 euroko iruzurra egin zuen gizonarentzat.

Akusazioaren idatziaren arabera, ikertutako gertaerak 2012ko apirilaren eta maiatzaren artean jazo ziren. 31 urteko akusatuak, ustez, erruletaren kupula bat manipulatu zuen, gero, "eskua sartu eta bolak berak apustu egindako zenbakietan jartzeko".

Akusatuak lau aldiz baliatu zuen sistema hori eta, guztira, 6.500 euroko iruzurra egin ei zuen eta 1.500 euroko kalteak eragin zituen makinan.

Hortaz, Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzela eskaria egin eta 240 euroko isuna eskatuko du akusatuaren aurka iruzur jarraituaren delitua egitea egotzita. Halaber, erruletaren jabe den enpresari 8.000 euroko kalte-ordaina ematea eskatu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gasteiz Albisteak