Gizartea -
Lapurdi
Kartzelara bidali dute bikotekidearen heriotzarekin lotura duelakoan
Nahigabe eragindako hilketa leporatu diote Gixune herrian ustez istripu batean hil zen emakumearen bikotekidea.
EITB.EUS
Lapurdiko Gixune herrian, itxura batean, auto istripu baten ondorioz hil zen 30 urteko emakumearen kasuak beste norabide bat hartu du: bikotekidea atxilotu eta espetxera bidali dute. Auto-istripua zirudiena, beraz, emakumeen aurkako indarkeria kasu bat bihurtu da.
Fiskalaren arabera, neskaren heriotzarekin zerikusia izan zuen gizonak, "paper aktiboa" izan zuen. Hori dela eta, kartzelara bidali du nahigabe eragindako hilketa egotzita. Autoarekin zuhaitz baten kontra jo eta ordu gutxira hil zen emakumea Baionako erietxean. Mutilaren autoaren barruan topatu zuten emakumea. Ondoren, baina, handik kilometro gutxira atzeman zuten neskaren ibilgailua, kolpe ugarirekin, baina inor ez zegoen barruan.
Frantziako Poliziak ikerketa abiatu zuen orduan, eta 26 urteko mutil-laguna atxilotu zuen. Atzo, berriz, kartzelara bidali zuten, heriotzarekin lotura duelakoan.