Gizartea -
Kalte handiak
Familia bat etxetik atera behar izan dute Agurainen suaren ondorioz
Suak ez du inor zauritu. Etxebizitza familiabakarrak egurrezko egitura du, eta suak kalte handiak eragin ditu. Horregatik, biktimei senideen etxeetan ostatu eman behar izan diete.
Agentziak | Erredakzioa
Bi pertsona etxetik atera behar izan dituzte goizaldean, Agurainen (Araba), sute baten ondorioz. Suak ez du inor zauritu, baina kalte handiak eragin ditu, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sutea 00:45 aldera hasi da bi solairuko etxe batean, Dulantzi-Agurain kaleko 7 zenbakian. Bi bizilagunak atera behar izan dituzte. 05:00ak aldera sua itzaltzea lortu dute suhiltzaileek.
Etxebizitza familiabakarrak egurrezko egitura du, eta suak kalte handiak eragin ditu. Horregatik, biktimei senideen etxeetan ostatu eman behar izan diete.