Gizartea -

Hipotekak

28 familiak jo dute Eusko Jaurlaritzaren hipoteka-bitartekaritzara

Lurraldeka espediente gehien Bizkaian zabaldu dira (15), ondoren Araban (8) eta Gipuzkoan (5).

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 28 familiak jo dute urtarrila eta ekaina bitartean Eusko Jaurlaritzak abian duen hipoteketarako bitartekotzarako doako zerbitzura, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia sailak jakitera eman duenez.

Lurraldeka espediente gehien Bizkaian zabaldu dira (15), ondoren Araban (8) eta Gipuzkoan (5).

Zerbitzu horren datuei dagokienez, joan zen urtean espedienteen % 81 aldeen arteko adostasunarekin itxi ziren.

Zerbitzu hori dohain eskaintzen du Eusko Jaurlaritzak. Helburua hipoteka gauzatze-kasuak saihestea da. Horretarako, eskatzaileen eta finantza-erakundeen artean bitartekari aritzen dira, zorra berriz negoziatzeko.

Etxebizitza erosteagatik gainzorpetzeko egoeran dauden pertsona guztiek erabil dezakete zerbitzu hori, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte: ohiko etxebizitza eta jabetzan duen bakarra izatea, hipotekaren mailegua gehienez 350.000 eurokoa izatea eta etxebizitza Euskadin egotea, eta, azkenik, kaltetutakoak, finantza-erakundearekin zorra berriro negoziatzeko, egindako ahaleginak porrot egin izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Hipotekak Gizartea bideoak Albisteak