Gizartea -
Bizkaia
Barakaldoko 35 urteko gizon baten hilotza topatu dute mendian, Zallan
Larrialdi Zerbitzuek antolatutako bilaketa taldeak aurkitu du gorpua. Sendiak eguerdian eman du desagerpenaren berri.
Agentziak | Erredakzioa
Barakaldoko 35 urteko bizilagun baten gorpua topatu dute Larrialdi Zerbitzuek gaur -astelehena- 17:30ean inguruan, Zallako mendigune batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gizona desagertuta zegoen eguerditik, eta horren berri izan bezain pronto hasi dira hura bilatzeko lanak.
Senide batek SOS Deiak zerbitzuari emandako abisuan adierazi duenaren arabera, gizona goizean abiatu da buela bat ematera Brena ingurura (Zalla) eta, eguerdirako etxera bueltatu ez dela ikustean, familiak haren desagerpenaren berri eman du eta Koordinazio Zentroak bilaketa taldea abiatu du.
Taldea Ertzaintzaren Erreskate eta Zainketa Unitateak, helikoptero batek, Zakurren Unitateak, hiriko segurtasun saileko hainbat agentek, Gurutze Gorriko zenbait boluntariok eta DYAko kide batzuek osatu dute, baita Babes Zibileko hainbat kidek ere.
17:30 aldera, Larrialdi Zerbitzuek haren gorpua topatu dute, senideek zehaztutako gunean. Osasun-zerbitzuko kideak hura suspertzen saiatu dira, baina hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Epaileak egin beharreko izapideak bukatutakoan, hildakoa (Barakaldoko bizilaguna, 35 urtekoa) Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egitera.