Gizartea -
Gertakaria
Atxilotu egin dute ustez intoxikatu ziren Lekeitioko bikien aita
13 urteko bi mutikoetako bat hil egin zen, eta bestea oso larri gaixotu.
eitb.eus
Ertzaintzak atxilotu egin du ekainaren 26an Lekeition larri gaixotu ziren bikien aita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Bikietako bat hil egin zen ospitalean.
Gernikako Epaitegiak eman du gizona (35 urte) atxilotzeko agindua, Ertzaintzaren ikertzaileek emandako frogak aztertu ondoren.
Bi anaiak ekainaren 26an gaixotu ziren, Lekeition, eta mediku zerbitzuek pentsatu zuten intoxikatu egin zirela.
Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten bikiak helikopteroz. Uztailaren 1ean horietako bat hil egin zen, eta bestea oso larri zegoen.
Berehala gaixotu zirela ikusita, intoxikazioaren teoriak indarra hartu zuen, eta Ertzaintzak laginak hartu zituen Madrilgo toxikologia zerbitzuak azter zitzan.
Bikien aita eguerdian atxilotu dute, Bilbon, bertan bizi baita. Ertzaintza haren etxeanbertaratu da, epailearen agindua eskuan.
Atxilotua ertzain-etxean dago, Gernikako Epaitegiko epailearen esku noiz utziko duten zain.