Gizartea -

Genero indarkeria

Gizonezko batek haren bikotekidea labankadaz zauritu du Granadan

Emakumeak zauri larriak ditu lepoan eta eskuetan. Ustezko erasotzailea atxilotuta dago eta, gutxienez, astelehenera arte ez da epailearen aurretik igaroko. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek haren bikotekidea labankadaz zauritu zuen atzo Granadako Alhendin herrian. Emakumeak zauri larriak izan zituen lepoan eta eskuetan, eta ospitaleratu egin zuten. Guardia Zibilak gaur atxilotu du ustezko erasotzailea, erasoaren erantzulea delakoan.

Erasoa atzo 18:30ean jazo zen. Antza denez, 42 urteko ustezko erasotzaileak labankadaz zauritu zuen 45 urteko haren bikotekidea.

Erasoaren ondoren, ustezko erasotzaileak ihes egin zuen eta igande goizaldean atxilotu dute haren etxean.

Atxilotua Guardia Zibilaren eskuetan dago eta ez da, gutxienez, astelehenera arte epailearen aurretik igaroko.

_____________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gaurko azken ordukoa