Gizartea -

Herriaren defendatzailea

Arartekoaren lanari ekin dio berriro Lezertuak, osatuta

Ekainean, izendatu eta lau egunera, tumore bat atzeman zioten birika batean.

Manu Lezertua Arartekoa. Argazkia: EiTB
Manu Lezertua Arartekoa.
Manu Lezertua Arartekoa. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manu Lezertuak Arartekoaren lanari ekin dio berriro, "osasun emaitza onak" jaso ostean. Izan ere, ebakuntza egin zioten uztailean, birika batean atzeman zioten tumorea kentzeko.

Lezertuak berak sinatu du gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian kaleratutako "erabakia, arartekoa aldi baterako kanpoan zegoen bitartean bere ondokoak ordezkatuko zuela zioen ebazpena indarrik gabe uztekoa".

Lezertuak ekainaren 18an hartu zuen herriaren defendatzaile izateko ardura, Iñigo Lamarcaren ordez. Lau egun geroago, ekainaren 22an, baina, ospitalera joan zen, belauneko mina zuelako. Medikuek hainbat froga egin zizkioten, eta tumore bat aurkitu zioten birika batean.

Ordutik gaur arte, Julia Hernandez Arartekoaren ondokoak bete ditu arartekoaren funtzioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arartekoa