Gizartea -
Nafarroa
14 urteko zigorra ezarri diote gizon bati, arreba bortxatzeagatik
Biktima 6 urtekoa zen une horretan, eta erasotailea, 19koa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako erdialdeko gizonezko bati 14 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, arreba bortxatzeagatik. Erasoa egin zuenean, neskatoa 6 urtekoa zen, eta bera 19koa.
Epaiaren arabera, erasotzailea berriz ere saiatu zen arreba bortxatzen neskatoak 13 urte zituenean, baina ezin izan zuen, une horretan bertan aitaordea heldu zelako.
Nolanahi ere, nebak mehatxu egin zuen: "bakarrik zaudenean, ikusiko duzu…". Mehatxu horregatik, Nafarroako Auzitegi Nagusiak beste urtebeteko zigorra ezarri dio.
Espetxe zigorrak ez ezik, epaimahaiak 9 urteko askatasun behatua eta 24 urte eta 6 hilabetez biktimarengandik 500 metrora hurbiltzeko debekua ere ezarri dio gizonari.
Aitaordea ere kondenatu zuten
Maiatzean, adingabearen aitaordeak 16 urte eta 4 hilabeteko kondena onartu zuen, neskatoari behin eta berriz sexu erasoak egiteagatik.