Gizartea -

Orkoienen

Iruñeko motor gidari bat hil da enpresako hormaren aurka talka eginda

Hildakoak -28 urte- ibilgailuaren kontrola galdu eta enpresaren hormaren aurka talka egin du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko iruindar bat hil da gaur, asteazkena, Ademobel enpresako (Agustinos industrialdea) hormaren aurka talka eginda, motorra gidatzen ari zela. Gertaera Orkoien herri nafarrean jazo da.

Foru Gobernuak ohar baten bidez zabaldu duenez, nahiz eta hasieran jakinarazi duten Nafarroako Ospitalera -Iruñea- oso larri eraman dutela, handik gutxira hil egin da.

Gertaera eguerdia aldera izan da, Foruzaingoa ikertzen ari den arrazoiengatik. Antza denez, gizonak ibilgailuaren kontrola galdu eta enpresaren hormaren aurka talka egin du.

112-SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak 11:56ean jaso du abisua eta, horrezkero, DYAren anbulantzia bat (medikuarekin) eta Foruzaingoa bidali ditu bertara.

Ondoren, Poliziak Trafiko Saileko agenteak bidali ditu hasierako eginkizunak betetzeko, Argiketak Taldeko kideek ikerketa abiarazi dute gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Iruñea Nafarroa gaur Eguneko albisteak