Gizartea -
X. Deusto Bier Festa
Oktoberfest jaia bueltan da Bilbon, ostegun honetatik aurrera
Botika Zaharreko parkeak 2.800 metro karratuko karpa bat hartuko du, garagardoa edateko eta saltxitxak eta beste hainbat produktu jateko.
eitb.eus
Oktoberfest jaia bueltan da Bilbon. Bizkaiko hiriburuak X. Deusto Bier Festa jaialdia hartuko du urriaren 29tik (osteguna) azaroaren 8ra (igandea).
Festa Botika Zaharreko parkean izango da, Deustun. Bertan, 2.800 metro karratuko karpa bat jarri dute, eta barruan banku eta mahai luzeak egongo dira, Alemanian ohikoa denez, herrialde horretako garagardoa edateko eta saltxitxak, ukondoak eta beste hainbat produktu dastatzeko.
Halaber, hainbat kontzertu eskainiko dituzte, eta jai tematikoak antolatuko dituzte, hala nola 'Saltxitxaren Eguna' (azaroak 3) eta 'Jai Bikingoa' (azaroak 6).
Astelehenetik ostiralera, karpa 13:00etatik 01:00etara izango da zabalik, eta, jaiegunetan eta horien bezperetan, aldiz, 13:00etatik a 02:00etara.
Municheko Oktoberfest jaia 200 urte baino gehiago ditu, eta 6 milioi pertsonak bisitatzen dute urtero, 6,5 milioi litro garagardo edateko eta 470.000 saltxitxa jateko.