Gizartea -

Abokatuen alegatuak

Asunta auzia: Porto eta Basterraren abokatuen azken alegatuak

Basterraren abokatuak dio Rosariori eman ziola Orfidal guztia; Portorerak, bitartean, Wanninkhof auzia aipatu du epaimahaiaren aurrean.

Rosario Porto eta Alfonso Basterra. Argazkia: EFE
Rosario Porto eta Alfonso Basterra. Argazkia: EFE
Rosario Porto eta Alfonso Basterra. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Basterraren abokatuak, Belen Hospidok, onartu egin du gaur Asuntaren aitak 125 Orfidal pilula erosi zituela adingabea hil baino hilabete batzuk lehenago; dena dela, guztiak Rosario Portori eman omen zizkion. Gainera, azpimarratu duenez, akusatuak "ez zuen bere alabari lasaigarriak ematen ari zitzaizkiola susmatzeko arrazoirik".

Bere ondorioetan, abokatuak adierazi du akusatua ez zela ibili botika pilatzen, eta kalkulu bat egin du uztailaren 30etik aurrera Portok hartu ahal izan zituen pilulen zenbatekoa ateratzeko, Basterrak erosi zituenekin bat datozela erakusteko asmoz.

Horrez gain, kritikatu egin du "haurra klasera joan ez zenean lorazepam hartzeagatik izan zela susmatzea"; hala ere, ez du ukatu Asuntaren ilearen analisiek hark aurretiaz botika hura kontsumitu izan adierazten dutela.

Rosario Portoren abokatu defendatzaile Jose Luis Gutierrez Aranguren Asunta Basterraren heriotzaren epaiketako izapideek “hasieratik izugarrizko hutsegitea” izan zutela esanez hasi du bere ondorioen azalpena, gurasoei erreferentzia eginez. Horrez gain, epaimahaiari Wanninkhof auzia aipatu die. Auzi horretan, herri-epaimahai batek Dolores Vazquez kondenatu zuen hilketaren egile gisa; gerora, baina, aske geratu zen, benetako hiltzailea identifikatu zutenean.

Azkenik, kritikatu egin du denbora guzti honetan bere defendatuaren ohorea zikindu dela, eta epaimahaiari ohartarazi dio, akusatua erantzukizunetik libre uzten badute ere, haren bizitza ez dela izango inondik inora samurra izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Galizia Umeak albisteak Krimenak azken ordukoa Aitak albisteak