Gizartea -

Bilbo

1.900 euro ostu dizkiote lagun bati kreditu-txartelarekin

Ertzainek hiru pertsona atxilotu dituzte, susmagarri baten barneko arropetan aurkitu dutelako dirua.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakume eta gizonezko bat atxilotu dituzte, beste emakume bati bere kreditu-txartela eta 1.900 euro lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Gertaera Deustuko supermerkatu batean jazo zen asteazkenean, 15:30ean. Biktimak Ertzaintzari ohartarazi zion bi emakumek bere diru-zorroa lapurtu eta ihes egin zutela. Baina salaketa jartzen ari zen bitartean, kreditu-txartelarekin dirua atera berri zutela jakinarazi zioten bi banketxek.

Handik gutxira, agenteek Botikazar Erriberan atzeman zituzten susmagarriak, ihes egiteko erabili zuten ibilgailuaren barruan. Bidaiariak identifikatu ondoren, ertzainek emakume baten barneko arropetan aurkitu zuten dirua. Gainera, miaketa egiten ari zirela, 750 euro gehiago aurkitu zituzten.

Ertzaintzak 27 eta 30 urteko bi emakumeak, eta 57 urteko gizonezkoa atxilotu ditu. Orain, epailearen esku geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak