Gizartea -

Epaia

Bonnemaison: Bi urteko zigorra, baina kartzelara joan beharrik gabe

Ekainean absolbitu egin zuen Paueko Auzitegiak, baina Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuenez, bigarren aldiz hari ziren hura epaitzen.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Bonnemaison Baionako ospitale publikoko mediku ohiari bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote, baina ez du espetxera joan beharko. Hilaurren ziren zazpi gaixo pozoitu eta haien heriotza eragin izana leporatuta ari ziren hura epaitzen bigarren aldiz.

Ekainean absolbitu egin zuen Paueko Auzitegiak, baina Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuenez, bigarren aldiz egingo dute epaiketa, oraingo honetan, Angerseko (Maine-et-Loire Departamendua) Krimen Auzitegian.

Aurreko auzitik absolbituta egon arren, medikuntza debekatua du Bonnemaisonek, Baionako Ospitalean administrazio lanetan ari da. Irailean utzi zuen behin behinekoz lan hori epaiketa prestatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Baionako argazkiak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa