Gizartea -

Gasteiz

Hiru suhiltzaile zauritu dira Arkauten, kamioia irauli denean

Ezbeharra gidatze praktikak egiten zeudenean gertatu da. Dagoeneko bi zaurituri alta eman diete, eta, hirugarrenak, ospitaleratuta jarraitzen du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako hiru suhiltzailek zauri arinak izan dituzte, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian gidatze praktikak egiten zeudela, kamioia iraulita.

Ezbeharra 10:00etan izan da eta zaurituak Txagorritxu eta Santiago ospitaletara eraman behar izan dituzte, Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Horietatik bik alta jaso dute jada eta hirugarrenak ospitalean jarraitzen du oraindik, Donostiako Udalak esan duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Lan-istripuak Gasteizko Udala Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Albisteak Sua amatatzeko lanen azken ordukoa Vitoria-Gasteizko Kuadrilla