Gizartea -

LAN ISTRIPUA

Hondarribiko arrantzale bat hil da itsasoan, lan-istripuan

Atzo iluntzean izan zen ezbeharra. Hondarribitik lau ordura, gutxi gorabehera, arrantzan ari zen langilea sarean trabatu eta itota hil zen.

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko arrantzale bat hil da lan-istripuan.  Hondarribitik lau ordura gertatu zen ezbeharra, atzo, 19:00ak aldera. Norberto Emazabel Hondarribiko arrantzaleen kofradiako presidenteak Euskadi Irratiari azaldu dionez, arrantzalea sarean trabatuta ito zen. "Sarea botatzen hasi eta trabatu egin zen. Ontzira igo zutenean, itota zegoen", adierazi du Emazabelek.

Hildako arrantzalea 'Almirante Berria' ontziko behargina zen, 57 urte zituen, eta erretiroa hartu aurretik azken urtea zuen lanean.

Haren gorpua goizeko 03:00ak aldera eraman dute Hondarribira.

Batzar Nagusien eta sindikatuen salaketa

Gipuzkoako Batzar Nagusiek deia egin dute lan istripuak "saihesteko", "kosta ala kosta", laneko segurtasuna "lehentasuna" izan behar baita "edozein lanpostutan".

Foru Parlamentuak adierazpen instituzionala egin du, istripuaren ostean, eta segurtasunari buruzko kanpainak sustatzen jarraitzea eta prebentzio neurriak betetzea exijitzea "ezinbestekoa" dela nabarmendu du.

Bestalde, ELA, LAB, ESK, EILAS, ENHE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute ostegun honetan, eguerdian, lan istripua salatzeko. Arrantzaleen Kofradiaren aurrean izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Hondarribia argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Euskadiko kostaldea albisteak Itotzeak itsasoan Arrantza kanpaina azken ordukoa