Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

33 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeriagatik

Operazio berean, marihuana landaketak atzeman ditu Ertzaintzak, atxilotutakoaren bi etxebizitzetan.  Hala, osasun publikoaren kontrako delitua ere egotzi diote.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak Gasteizen,  emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita.

Goizaldean, 01:45 aldera,  izan da atxiloketa. Emakume batek Ertzaintzara deitu du, bikotekideak eraso egin diola salatuz. Esandako etxebizitzara hainbat agente joan direnean, biktima eraikineko portalean topatu dute, aurpegia kolpatuta. Etxebizitzara igo dira ertzainak, eta han zegoen ustezko erasotzailea. Emakumearekin eztabaida izan duela aitortu du gizonak.

Etxebizitza arakatzen ari zirela, pasilloan bi zaku aurkitu dituzte, ongarriz, lurrez eta plastiko-ontziz beteta. Logela batean lehortze prozesuan zeuden marihuana landareak ere topatu dituzte. Horrez gain, tratamendurako beharrezkoak diren erremintak ere aurkitu ditu Ertzaintzak.

Ikerketa egiten ari zirela, inguruko beste etxebizitza batean ere, antzeko landaketa aurkitu dute, hori ere atxilotutako gizonezkoarena.

Ondorioz, osasun publikoaren kontrako delitua ere egotzi diote gizonari.

_________________________________________________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian