Gizartea -

Abortua

Nafarroako sare publikoan abortatzeko dekretua amaitzen ari dira

Ekarpenak biltzen ari dira, eta "errealitate sozial berriari sexu eta ugalketa osasun politika berriarekin" erantzun behar zaiola jasotzen du.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernua abortuak sare publikoan sartzeko dekretua amaitzen ari da, sexu eta ugalketa arreta eskainiko duen arau berria, alegia.

Ekarpenak biltzeko fasean dago dekretua, eta "errealitate sozial berriari sexu eta ugalketa osasun politika berriarekin" erantzun behar zaiola jasotzen du, Fernando Dominguez Osasun kontseilariak prentsaurreko batean azaldu duenez.

Hala, pertsonaren "duintasuna" eta "garapena" babestu ditu, osasun arreta "murriztu" duten "tabuak" gaindituz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur Albisteak Nafarroa