Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Emakume bat hil da Vigon, ustez senarrak leihotik botata
Hirugarren solairutik eraikineko patiora erorita hil da emakumea. Senarrak bota duela uste dute ikertzaileek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakume bat hil da Vigon, ustez senarrak leihotik behera botata. 62 gizonezkoa atxilotu egin du Poliziak, genero indarkeria egotzita. Vigoko O Calvario auzoan izan da ustezko erasoa.
Poliziak ikerketa abiatu du, indarkeria matxista kasua izan den argitzeko.
Lehen datuen arabera, goizaldean, 04:30 inguruan, larrialdi zerbitzuek deia jaso dute, eraikin bateko patioan emakume bat larri zegoela jakinarazteko.
Larrialdi zerbitzuak iritsi direnean, emakumea bizirik zegoen oraindik, baina handik minutu gutxira hil da, anbulantzian.
Polizia emakumearen etxebizitzara sartu da, eta dena nahasita aurkitu du. Emakumearen senarra bertan zegoen, eta preso hartu dute, indarkeria zantzuak atzeman dituztelako etxebizitzan.
________________________
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.