Gizartea -
Lan-istripua
Langile bat larri zauritu da Uharten, teilatutik behera erorita
23 urteko gizonezkoa Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute traumatismo kraneoentzefalikoarekin, 6 eta 7 metro bitarteko altuera batetik jausi ostean.
Agentziak | Erredakzioa
23 urteko langile bat larri zauritu da Uharten, Nafarroan, Aretako industrialdean dagoen enpresa bateko teilatutik erorita.
Istripua 11:48ak aldera gertatu da, Metalicas Zuher enpresako industria-nabeko teilatuan aurkitzen zen behargin bat 6 eta 7 metro bitarteko altuera batetik jausita, antza denez, sabaia apurtu denean, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez ohar baten bitartez.
Zauritua Iruñeko auzokidea da, eta, traumatismo kraneoentzefaliko batekin, larri zaurituta eraman dute Nafarroako Ospitalera.
Halaber, gizona ez zen enpresa horretako langilea, lan horiek burutzeko kontratatu zuten beste enpresa batean lan egiten baitzuen.