Gizartea -

Ustezko Sexu ERasoak

Uriarte: 'Ikertzen ari diren maisuaren kontrako zantzurik ez dugu'

Gasteizko irakasle batek ustez egindako sexu abusuen kasuan Hezkuntza sailak 'zuzen' jokatu duela defendatu du Cristina Uriarte sailburuak.

 

Cristina Uriarte Hekuntza sailburua, gaur, Legebiltzarrean.
'Abusuengatik ikertzen ari diren maisuaren aurkako zantzurik ez dago'

0:58

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak esan duenez, berak zuzentzen duen sailak, oraingoz, ez du ustez sexu abusuak egin zituelakoen ikertzen ari diren irakaslearen aurkako zantzurik. Arabako Fiskaltza ari da maisuaren aurka zabaldutako ikerketa bideratzen: hiru eta lau urte bitarteko lau umeri ustez sexu-gehiegikeriak egiteagatik ari dira ikertzen Gasteizko Haur Hezkuntzako irakaslea.

Eusko Legebiltzarreko  kontrol saioan egin ditu adierazpenok Uriartek, Iñaki Oyarzabal PPko legebiltzarkideak ikerketaren inguruan egindako galderari erantzunez.

Ikerketa 2012-2013 ikasturtean abiatu  zuten, Haur Hezkuntzako lehen zikloan zegoen hiru urteko neskato baten aitak bere alaba irakasle baten sexu-gehiegikerien biktima izan zitekeela salatu zuenean. Frogarik ez zegoela eta, artxibatu egin zuten kasua. Umea eskolaz aldatu zuten gurasoek, eta aurten, berriro, salatutako maisua neskatoaren zentro berean hasi zen eskolak ematen.

Kasua artxibatu egin zen arren, joan den ikasturtean beste lau umeren gurasoek jarritako salaketa ikertzen hasi ziren arte. Haur guztiak ikertzen ari diren irakaslearen ikasle izandakoak dira.

Irakasle hori gertakarietan "nahasita dagoen ala ez" jakin arte, "aldi baterako zerbitzutik baztertzea" erabaki zuen joan den astean Eusko Jaurlaritzak, "hezkuntza-komunitatea babestu behar duelako, ikasleak zein irakasleak".

Gaurko agerraldian, Uriartek nabarmendu du berak zuzentzen duen departamentua "zuzentasun osoz" jokatzen ari dela kasu honetan, eta "gai hain delikatuaren aurrean" beharrezkoak diren datu guztiak biltzen ahaleginduko direla esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea