Gizartea -

FRUIT ATTRACTION azoka

Estatuko fruta-denda onenetariko bi Euskadin daude

Zarautzeko Eroski hipermerkatuko fruta-denda eta Bilboko Frutas Manuela denda saritu dituzte Madrilgo Fruit Attraction nazioarteko azokan.

Manuela Gomez Frutas Manuela Bilboko dendaren jabea aipamen berezia jasotzen. Premios Golden Gold
Manuela Gomez Frutas Manuela Bilboko dendaren jabea aipamen berezia jasotzen. Premios Golden Gold
Manuela Gomez Frutas Manuela Bilboko dendaren jabea aipamen berezia jasotzen. Premios Golden Gold

E. L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zarautzeko (Gipuzkoa) Eroski hipermerkatuko fruta-dendak Golden Gold sari bat jaso du, Espainiako merkataritza-gune baten fruta-dendarik onenarena. Frutas Manuela Bilboko dendari, aldiz, aipamen berezi bat eman diote, antolatzaileek ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Golden Gold Valle Venosta Fruta Ekoizleen Elkarteak bultzatutako sariak dira, eta Fruit Attraction nazioarteko azokan banatu dituzte, Madrilen. Nekazaritzako elikagaien azoka urriaren 28tik 30era bitartean egiten ari dira, eta 25 herrialdetako 1.000 erakusketari baino gehiago ari dira bertan parte hartzen.

Sarion bigarren edizio honetan, sektoreko profesionalek eta kazetariek osatzen duten epaimahaiak izan du irabazleak ia 1.400 parte-hartzaileen artean aukeratzeko ardura.

Eroski hipermerkatuko fruta-dendak 'Zurekin' eredua aplikatzen du, kontsumo osasungarriago baten aldeko apustua eginez. Produktu ugari eskaintzeagatik, eta fruten kalitateagatik eta freskotasunagatik saritu dute.

Frutas Manuelak, berriz, aipamen berezi bat jaso du berritzeko gaitasunagatik eta negozio lerro berriak zabaltzeagatik. Izan ere, osasun, sukaldaritza eta elikadura liburutegi bat jarri dute dendan, eta bulegoetan fruta freskoa banatzen hasi dira vending makinetan snackak ordezkatzeko.

?Talde baten lana aitortzen du sariak, eta Eroskik kontsumitzaileengana hurbiltzeko eta kalitatezko produktu-sorta jasangarriak eskaintzeko egindako saiakera saritzen du?, adierazi du Martin Fernandez San Roman Eroskiren Fruta eta Barazkiak alorreko arduradunak.

Azkenik, ?jendearengana hurbiltzeko, proposamen berriak sortzeko, denbora asko, esfortzu handia eta irudimen handia behar dugu. Saria aurrera jarraitzeko bultzada da?, azpimarratu du Manuela Gomez Frutas Manuela dendaren jabeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bilbon? Zarautz bideoak