Gizartea -
Landetan
Bonnemaison, oso larri bere buruaz beste egiten saiatu ostean
Korrika egitera atera diren bi lagunek aurkitu dute, konorterik gabe, ibilgailuaren barruan, Landetako Seignoseko basoan. Gainera, jazotakoaren berri ematen zuen eskutitz bat aurkitu dute autoan.
eitb.eus
Nicola Bonnemaison Baionako ospitaleko medikua bere burua hiltzen saiatu da gaur goizean, eta haren egoera oso larria da.
Landetako Seignoseko basoan aurkitu dute autoaren barruan motorra martxan zeukala, korrika egitera atera diren bi pertsonak. Bonnemaison konorterik gabe aurkitu dute. Gainera, azken lau urteetan jazotakoaren berri ematen zuen gutun bat aurkitu dute autoan.
Larrialdi zerbitzuei abisu egin diete, eta helikopteroz Bordeleko ospitalera eraman dute.
Joan den astean, Frantziako auzitegiak bi urteko kartzela zigorra jarri zion Baionako ospitalean eutanasia praktikak egin zituelako zazpi gaixo terminalekin, haien familiartekoen inolako baimenik gabe. Familiartekoek auzitara eraman zuten eta auzitegiak zazpi kasuetatik bat leporatu zion.