Gizartea -
EGURALDIA
Abisu horia Araban eta Gipuzkoan, haizeagatik eta euriagatik
Araban orduko 100 kilometroko haize ufadak eta euri jasa handiak espero dira. Gipuzkoan ere, euri asko egingo du egun osoan zehar.
EITB.EUS
Eguraldiak nabarmen egingo du okerrera gaur, orduek aurrera egin ahala. Araban, orduko 100 kilometroko haize ufadak eta euri jasa handiak espero dira. Gipuzkoan ere, euri asko egingo du egun osoan zehar. Hori dela eta, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du bi lurraldeotan.
Iragarpenaren arabera, hegoaldetik fronte bat sartuko da goiz partean; ondorioz, euri asko egingo du, eguerditik aurrera.
Halaber, azken egunotako beroaren ondotik, tenperaturak asko jaitsiko dira; 15 graduren bueltan geratuko dira termometroak gaur.
Biharko, berriz, eguraldi nahasia espero da; zeruak estalita egongo dira egun osoan, eta euri arina egin dezake.