Gizartea -

Gasteiz

Salburua auzora eta unibertsitatera luzatuko dute tranbia-zerbitzua

Gasteizko alkateak azaldu duenez, igarotze azkarreko autobusen sistema bat jarriko dute martxan, eta horrekin, hiriko 14 auzori zerbitzua emango diete.

Gasteizko tranbia. Argazkia: EiTB
Gasteizko tranbia. Argazkia: EiTB
Gasteizko tranbia. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak jakinarazi duenez, tranbia-zerbitzua Sailburua auzora eta Unibertsitatera luzatu nahi ditu legegintzaldi honetan.

Halaber, gobernuak erabaki du egungo autobusen linea periferikoaren ordez, BRT edo bus azkarra ezartzea. Bide propioa erabiltzen duen garraioa elektrikoa da hori.

Alkateak adierazi duenez, hiriko 14 auzori eta gasteiztarren % 40i emango die zerbitzu, eta, ondorioz, gasteiztarrek “aukera paregabea daukate garraiobide jasangarrien aldeko apustua egiteko”.

Horrela gauzak, garraiobide berri honekin bulebar bat eraikitzea posible izango da Madril kalean, “egoera ekonomikoak ahalbidetzen badu”. Erabakia bertako auzokideekin batera hartu dute, eta alkateak gogorazi duen bezala, gasteiztar guztiei hitza eman zien.

Proiektu hauek egiteko “epeak oraindik ere ezin dira finkatu”, baina legegintzaldia bukatu aurretik martxan jartzea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gorka Urtaran Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Eguneko albisteak Gasteizko tranbia albisteak gaur Salburua