Gizartea -

Osasungintza

EAEko ospitaleek errolda zibilean izendatuko dituzte jaioberriak

Arrasateko, Zumarragako eta Mendaroko Ospitaleak lehenak izan dira zerbitzua erabiltzen. Abenduaren 1etik aurrera, hiru ospitale gehiagok instalatuko dute sistema hori.

Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: EiTB
Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: EiTB
Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtea bukatu aurretik, jaioberriak errolda zibilean izendatzea baimentzen duen zerbitzua prest egongo da EAEko ospitaleetan.  Arrasate, Zumarraga eta Mendaroko osasun zentroak lehenak izan dira zerbitzua erabiltzen.

Halaber, abenduaren 1etik aurrera Donostiako Ospitalean, Gurutzetan eta Basurtun instalatuko dute sistema hori, Osakidetzak ohar baten bitartez adierazi duenez.

Zerbitzua urriaren 15ean estreinatu zuten Arabako Unibertsitate Ospitalean, eta, dagoeneko, 84 haur izendatu dituzte errolda zibilean.

Jon Darpon Osasun sailburuak azaldu duenez, sistema honek “tramite administratiboak errazten ditu eta Errolda Zibilera joatea ekiditen du”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Umeak albisteak Gurasoak