Gizartea -
Zirkulazioa
Bost lagun zauritu dira hainbat ibilgailuk talka eginda, Zanbranan
Hiru turismok eta kamioi batek elkar jo dute N-124 errepidean, eta bost pertsona arin zauritu dira.
agentziak | erredakzioa
Hiru turismok eta kamioi batek talka egin dute N-124 errepidean, Zanbrana (Araba) parean, eta bost lagun arin zauritu dira, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Zaurituak Miranda de Ebroko Santiago Ospitalera eraman dituzte.
Ezbeharra goizeko zortziak baino lehentxeago gertatu da, eta auto-ilarak sortu ditu. Dena dela, 10:45 aldean, zirkulazioa bere onera itzuli da, eta kamioia soilik zegoen bertan, garabiak eramateko zain.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea