Gizartea -
EKIMEN SOLIDARIOA
Hozkailu Solidarioa ekimena Gasteizera iritsi da
Elikagairik zaborretara ez botatzea da helburua. Salburua Burdinbide elkartea da bultzatzailea, eta horren esanetan, erosten ditugun elikagaien % 30-50 inguru botatzen dugu.
EITB.EUS
Hozkailu Solidarioa ekimena Gasteizera iritsi da; Salburuako bizilagunen elkartearen lokalean jarri dute hozkailua, eta egunean 24 orduz egongo da martxan.
Hala, jatetxeek, hipermerkatuek edota herritarrek partikularrek soberan dituzten jakiak utzi ahal izango dituzte Hozkailu Solidarioan, behar duenak har dezan. Elikagairik zaborretara ez botatzea da helburua. Salburua Burdinbide elkartea da bultzatzailea, eta horren esanetan, erosten ditugun elikagaien % 30-50 inguru botatzen dugu.
Kontsumo egokiaren kontzientzia zabaltzea da erronka nagusia. Sukaldeetan soberan dauden elikagaiak, inguruko bizilagunen eskura jarrita, produktu guztiak aprobetxatu nahi dira. Bi baldintza bete behar dituzte Hozkailu Solidariora heltzen diren jakiek; iraungitze data pasatu gabe egotea, eta kozinatutako produktua bada, egunekoa izatea.
Galdakaon, jada, bi hozkailu solidario martxan daude. Arduradunek diotenez, egunean hiru aldiz, gutxienez, betetzen eta husten dute hozkailua. Tabernariak eta dendariak dira, batez ere, janaria uzten dutenak.
Datozen asteotan ekimena Leiolako kanpusera iritsiko da.