Gizartea -
51. edizioa
Behobia-Donostia lasterketara gerturatzeko tren-zerbitzu bereziak
Renfek zein Euskotrenek tren-zerbitzu bereziak jarriko dituzte martxan igande honetan lasterketara joan ahal izateko.
eitb.eus
Igande honetan, azaroaren 8an, jokatuko den Behobia-Donostia herri-lasterketaren 51. edizioaren harira, tren-zerbitzu bereziak jarriko dituzte martxan Renfek eta Euskotrenek.
Renfe
Renferi dagokionez, aldiriko 11 tren berezi eta Madriletik eta Bartzelonatik aterako diren 4 Alvia tren eskainiko dira. Txartelak urriaren 12tik daude salgai.
Gipuzkoatik lasterketara hurbilduko diren parte-hartzaileentzako, Renfe Aldiriakek 6 tren berezi jarriko ditu korrikalarientzako, baita errefortzuzko beste 5 tren ere, Donostiatik bidaiatzeko edota bertara gerturatu nahi duten senitarte eta zaleentzat.
Irunera bidaiatzeko eskaintzen diren aldiriko zerbitzu bereziko lehen trenak honako hauek izango dira:
- Tolosa 7:17 ? Irun 8:09 - Zumarraga, 7:17 ? Irun 8:27 - Tolosa 8:01 ? Irun 8:53 - Tolosa 8:30 ? Irun 9:21 - Donostia, 9:10 eta 9:40 ? Irun, 9:33 eta 10:03
Lasterketan izena eman duten parte-hartzaileentzako, tren-txartelaren salneurria euro 1ekoa da jatorria edozein izanik. Txartel honekin, korrikalariak trenez helduko dira lehendabizi Irunera, eta ondoren, Behobiako ingurura autobus-zerbitzu bereziarekin.
Txartel horien aurretiazko erosketa Gipuzkoako Aldiriko nukleoa (Irun - Brinkola) osatzen duten geltokietako leihatila eta auto-salmenta makinetan egin daiteke. Halaber, ostiralean eta larunbatean Donostiako Kursaaleko Korrikalarien azokan ere eskuratu ahal izango dira txartelak.
Euskotren
Honako ezaugarri hauek izango dituzte Euskotrenek antolatuko dituen zerbitzu bereziek:
- Irteerak Lasarte-Oriatik Hendaiara Zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da. tTenak 30 minuturik behin ibiliko dira, eta geldialdiak egingo dituzte geltoki guztietan. Tren berezi bat egongo da, Lasartetik 7:50ean irtengo dena, eta ondorengo geldialdiak bakarrik egingo ditu: Lasarte, Errekalde, Añorga, Lugaritz, Donostia, Anoeta eta Irun (Ficoba).
- Irteerak Donostiatik Hendaiara
Ohiko zerbitzua indartu egingo da honako trenekin, geltoki guztietan geldialdiak eginez Amara eta Irun (Ficoba) artean: 7:52an, 8:52an (Hendaia), 9:00etan eta 9:30ean. Era berean, 12:00etatik 14:15era tren-zirkulazioa indartuko da Amara eta Irun (Ficoba) artean, trenak 15 minuturo izanik.
Bestalde, Donostiako, Anoetako eta Iruneko (Ficoba) geltokietan bakarrik geratuko diren ondorengo tren bereziak eskainiko dira: 7:40an (Hendaia), 8:37an, 9:10ean eta 9:40an.
- Irteerak Zumaiatik Hendaiara
Tren berezi bat eskainiko da, Zumaiatik 7:41ean irtengo dena, eta Zumaia eta Anoeta arteko geltoki guztietan egingo du geldialdia, baita Irunen (Ficoba) eta Hendaian ere.
- Irteerak Hendaiatik Donostiara Hendaia-Lasarte lineako zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da. Trenak 30 minuturik behin ibiliko dira, eta zerbitzua Hendaiatik irten eta Amarara joango diren bi trenekin indartuko da 10:43an eta 11:13an, eta beste bat Irunetik (Ficoba) 10:19an.
Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira.
Autobus-zerbitzuak
Egun berezi horretarako hainbat kirol taldek autobus-zerbitzu propioak antolatzen dituzte. Horien artean aipatzekoa da Forum Sport abian jartzen duena Bilbotik, Portugaletetik, Gasteizetik, Burgos eta Zaragozatik.
Kontsigna-zerbitzua
Bestalde, korrikalariek kontsigna-zerbitzua izango dute erabilgarri ostiraletik bertatik hasita Korrikalariaren feria delakoan. Horrenbestez, azaroaren 6an (ostirala), 12:30etatik 20:00etara, edo azaroaren 7an (larunbata), 10:00etatik 20:00etara. Poltsak helmugako kontsigna postuetara (Gipuzkoa plaza) eramango dira.
Lasterketaren egunari dagokionez, helmugako kontsigna (Gipuzkoa Plaza) egoteaz gain, Zuhaizti kiroldegian (Renfeko geltokiaren ondoan) ere beste bat egongo da: goizeko 7:30tatik aurrera. Gauzak utzi eta jaso leku berean egingo da.