Gizartea -
Gertakizuna
Atxilotu egin dute Santutxuko tiroketan nahasitako gizon bat
Dena dela, oraindik ez dute atzeman tiroen egilea. Atzemandakoari homizidio saiakera egotzi diote.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du, larunbatean Santutxun (Bilbo) jazotako tiroketan nahasita dagoelakoan. Dena dela, oraindik ez dute atzeman tiroen ustezko egilea.
Hain zuzen ere, homizidio saiakera egotzi diote atzemandakoari.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, tiroketa 12:30ean gertatu zen, Juan de la Cosa kalean. Ordu horretan, furgoneta batean zihoazen bi pertsona tiroka hasi ziren kale horretan bertan zeuden hainbat pertsonaren aurka, baina ez zen inor zauritu. Kontu-garbiketa bat izan zela uste du Ertzaintzak.
Ikerketaren ondorioz, furgonetaren gidaria identifikatu zuten, eta hori da atxilotutakoa. Atzo atzeman zuten, Bilbon.
Gizonezkoak ez du aurrekaririk, eta gaur bertan utziko dute epailearen esku.