Gizartea -

Behobia-San Sebastian

31 urteko auzokide baten heriotzak Berbintzana astindu du

Behobia-San Sebastian herri-lasterketan parte hartzen zebilela, helmugatik gertu erori eta hil egin da, bihotz-biriketako geldialdiak jota.

34.000 lagunetik gora parte hartu dute lasterketan. Argazkia: EFE
34.000 lagunetik gora parte hartu dute lasterketan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berbintzanako 31 urteko gizon bat hil da gaur Behobia-San Sebastian lasterketan. Gaztea oso ezaguna zenez, berri horrek zeharo hunkituta utzi ditu udalerri nafar horretako herritarrak.

Horrela adierazi du Jose Chocarro Berbintzanako alkateak. Horrek baieztatu duenez, udalerri horretako alkate ohi baten semea da hildakoa.

Chocarrok azaldu duenez, gaztea kirolaria zen, eta tokiko futbol-taldean jokatu zuen duela bi urte arte. Gaur Donostiara abiatu zen, beste bi lagunekin batera, aipatutako lasterketan parte hartzeko asmoz.

Horren bitartean, bi lagunak aurreratuagoak zihoazela, bera aurreratzeko eskatu die, hura nahi baitzuen lasaiago joan. Orduan, helmugatik oso gertu, gazteak konortea galdu du. Larrietarako zerbitzuek bertan artatu dute eta, geroago, ospitalera eraman dute, baina bertan haren heriotza baieztatu baino ez izan dute egin.

Jazoera horrek Berbintzana astindu du, ezkondu berriko gaztea kirolaria baitzen, eta behar besteko mediku-kontrolak eginda baitzituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Behobia lasterketa Donostia albisteak Albisteak