Gizartea -
Behobia-Donostia
Behobia-Donostiako hiru korrikalarik larri jarraitzen dute ospitalean
Atzo, Zainketa Berezien Unitatean zeuden lau pertsonetatik bat gela arruntera pasatu dute. Guztira, 10 pertsona daude ospitaleratuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Oraindik ospitalean jarraitzen dute igandean Behobia-Donostia lasterketan parte hartu zuten 10 korrikalarik, eta hiru larri daude, Zainketa Berezien Unitatean, ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez. Gainera, zazpi korrikalari zaintzapean daude larrialdi zerbitzuetan.
Guztira, 10 lagunek jarraitzen dute ospitaleratuta Behobia-Donostia lasterketan izandako arazo fisiko ezberdinen ondorioz. Dena den, zaintzapean dauden zazpi lagunei gaur egunean zehar sendagiria ematea aurreikusten dute.
Atzo Zainketa Berezien Unitatean zeuden lau lagunetatik bat gela arruntera igaro dute, haren osasun egoerak hobera egin ostean.
28.000 korrikalari baino gehiagok parte hartu zuten igandean Behobia-Donostia lasterketan eta Berbintzanako 31 urteko gizonezko bat hil zen bihotz-biriketako geldialdia izan ostean.
Bestalde, Donostia Ospitaleak gaur zehaztu du 21 korrikalari artatu zituztela igandean.