Gizartea -
Gasteiz
ATEA elkarteak blusen kalejiran bi zaldi erabili izana salatu du
Legea betetzea eskatu dio Gasteizko Udalari; “hori ez da toki aproposa animalientzat”, adierazi dute.
Agentziak | Erredakzioa
Animaliekiko Tratu Etikoaren aldeko Elkarteak (ATEA) salaketa bat aurkeztu du, blusek zezen plazara egiten duten kalejiran, “Batasuna” lagun taldekoek bi pottoka erabili zituztelako.
Elkarteak ohar baten bidez adierazi duenez, kalejira hori “desegokia da animalientzat”, ingurua “zaratatsua delako”. Halaber, “Batasuna” taldekoek beste urte batzuetan txerrikumeak eraman dituztela esan dute.
Udal ordenantzak “animaliei tratu txarrak ematea edota sufrimendua eragitea” debekatzen du, eta, ATEA-ren arabera, aurten gertatu da.
Elkarteak legea betetzea eskatu dio Udalari, “udal ordenantzarekin babesa emateko animaliei”.