Gizartea -
Osakidetza
Itsu geratu direnei kalte-ordainak ematea eskatu du Legebiltzarrak
Hamahiru pertsona itsu geratu dira begi batean, ebakuntza egin eta gero.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ebakuntza bat egin ondoren begi batean itsu geratu diren 13 pertsonei kalte-ordainak "lehenbailehen" ematea eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Osakidetzari.
Eztabaida EH Bilduk proposatu du, eta ebazpena alderdi guztiek onartu dute.
Horretan, talde parlamentarioek elkartasuna agertu diete biktimei, eta horiei informazioa eta aholkuak emateko deia egin diote Osakidetzari.
Halaber, biktimekin akordioa lortzeko prozesua abiatzea ere eskatu dute.
Aipatutako 13 pertsonei ebakuntza egin zieten, eta perfluoroktanoa eman zieten. Sendagai hori da begi batean itsu utzi dituena.
Hamahiru pertsona horietatik, 8ri Donostia Ospitalean egin zieten ebakuntza; bati, Gurutzetan, eta beste lauei, zentro pribatuetan.